Ukipen pantaila erabiltzea
Plastikozko film babesle bat ikusiko duzu gailuaren pantailan gailua erosten duzunean.
Film hori kendu egin beharko zenuke ukipen pantaila erabiltzen hasi aurretik. Bestela,
baliteke ukipen pantailak behar bezala ez funtzionatzea.
Gailua piztuta badago, baina aldi batean geldirik utzi bada, pantaila ilundu egiten da eta
bateriaren energia gordetzen du, eta bakarrik blokeatzen da. Gailua erabiltzen ari ez
zarenean, ukipen pantailan nahigabeko ekintzak egitea saihesten du pantailaren
blokeoak. Nahi duzun bezala blokeatu ahal izango duzu zure harpidetza babesteko eta
zure gailuko edukia zeuk bakarrik atzitzeko.
Gailuaren pantaila beirazkoa da. Ez ukitu pantaila, beira pitzatuta edo apurtuta badago. Ahal
dela ez zaitez saiatu kaltetutako pantaila konpontzen. Beirazko pantailak sentikorrak dira
erorketei eta astinaldi mekanikoei. Sony-ren berme zerbitzuak ez du estaltzen axolagabe
zaintzeagatik eratorritako kasuak.
Ireki edo nabarmendu elementuak
•
Sakatu elementua.
Aukerak markatzea
Markatutako kontrol-laukia
Desmarkatutako kontrol-laukia
Piztuta
Itzalita
Markatu edo desmarkatu aukerak
•
Punteatu dagokion kontrol laukia edo aukeraren izenaren alboko aldatzailea.
15
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Zooma
Zooma erabiltzeko aukera erabilgarriak erabiltzen ari zaren aplikazioaren araberakoak
dira.
Zooma
•
Ezarri bi hatzak batera pantailan eta hurbildu (txikiagotzeko) edo urrundu
(handiagotzeko) bata bestearengandik.
Zoom egiteko bi hatzak pantailan erabiltzen dituzunean, bi hatzak zooma erabili daitekeen
eremuan badaude soilik erabil dezakezu zooma. Adibidez, argazki bat handitu edo txikitu nahi
baduzu, egiaztatu bi hatzak argazki markoaren eremuaren barruan daudela.
Mugitu
Mugitu pantailan hatza gora eta behera mugituz. Zenbait web orritan, zeharka ere mugi
zaitezke.
Arrastratuta edo korrituta ez da ezer aktibatutako pantailan.
Korritu
•
Arrastatu edo korritu hatza pantailan, korritu nahi duzun norabidean.
Azkarrago korritzeko, korritu hatza pantailan, korritu nahi duzun norabidean.
16
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Korritzeko
•
Azkarrago korritzeko, korritu hatza pantailan mugitu nahi duzun norabidean.
Mugimendua bere kabuz gelditu arte itxaron dezakezu edo berehala gera
dezakezu pantaila sakatuta.
Sentsoreak
Gailuak argi eta hurbiltasun sentsoreak ditu. Argi sentsoreak inguruko argia hautematen
du eta pantailaren argitasuna horren arabera doitzen du. Hurbiltasun sentsoreal ukipen
pantaila desaktibatzen du, ahots deietan zehar uzre belarria pantailatik gertu dagoenean.
Dei batean zehar nahi gabe gailuaren beste funtzio batzuk aktibatzea ekiditeko balio du.