Sony Xperia L - Memoria

background image

Memoria

Edukia gailuaren barneko memorian eta memoria txartelean gorde dezakezu.

Memoria txartela

Gailuak microSD™ memoria txartela onartzen du, edukia biltegiratzeko erabiltzen dena.

Txartel mota hori memoria txartel eramangarri gisa ere erabil daiteke beste gailu

bateragarrietan.

Baliteke aparteko memoria txartel bat erosi behar izatea.

31

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Kendu memoria txartela modu seguruan

Telefonoa itzalita dagoela, memoria txartela edonoiz ken dezakezu segurtasunez.

Memoria txartela telefonoa piztuta dagoela kendu nahi baduzu, telefonotik fisikoki atera

aurretik desmuntatu egin behar duzu memoria txartela. Horrela, memoria txartela

kaltetzea edo bertan biltegiratutako datuak galtzea ekidingo da.

Desmuntatu memoria-txartela

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Biltegia > Desmuntatu SD txartela.

Memoria txartela formateatzea

Gailuko memoria txartela formatea dezakezu, adibidez, memorian tokia egiteko.

Ondorioz, txarteleko datu guztiak ezabatuko dituzu.

Memoria txarteleko eduki guztia ezabatzen da formateatzen duzunean. Memoria txartela

formateatu aurretik, ziurtatu gorde nahi dituzun datu guztien babeskopia egingo duzula.

Edukiaren babeskopia egiteko, edukia ordenagailuan kopia dezakezu. Informazio gehiago

eskuratzeko, joan Gailua ordenagailura konektatu kapituluko 98. orrialdera.