Erreprodukzio zerrendak
WALKMAN hasierako orrian, zeure erreprodukzio zerrendak sortu ahal izango dituzu zure
gailuan gordetako musikarekin.
58
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Zeure erreprodukzio zerrendak sortzeko
1
Ireki WALKMAN hasierako pantaila.
2
Artista, album edo abesti bat erreprodukzio zerrendan gehitzeko, eduki ukituta
artistaren izena edo albumaren edo abestiaren izenburua.
3
Irekitzen den menuan, punteatu Gehitu hemen: > Sortu zerrenda.
4
Sartu izen bat erreprodukzio zerrendarentzat eta punteatu Ados.
Albumaren azala ere puntea dezakezu eta, ondoren, puntea dezakezu erreprodukzio
zerrenda sortzeko.o
Abestiak erreprodukzio zerrendetan gehitzeko
1
Ireki WALKMAN hasierako pantaila.
2
Arakatu erreprodukzio zerrendan gehitu nahi duzun abestira edo albumera, eta
eduki sakatuta abestiaren edo albumaren izenburua.
3
Punteatu Gehitu hemen:.
4
Punteatu erreprodukzio zerrendaren izena, bertan albuma edo abestia gehitzeko.
Albuma edo abestia erreprodukzio zerrendan gehituko da.
Zeure erreprodukzio zerrendak erreproduzitzeko
1
Ireki WALKMAN hasierako pantaila eta punteatu Zerrendak.
2
Zerrendak atalean, punteatu erreprodukzio zerrenda bat.
3
Punteatu abestia, erreproduzitzeko.
Abestiak erreprodukzio zerrendatik kentzeko
1
Erreprodukzio zerrendan, eduki ukituta ezabatu nahi duzun abestiaren izenburua.
2
Punteatu Ezabatu zerrendatik agertzen den zerrendan.
Erreprodukzio-zerrendak ezabatzeko
1
Ireki WALKMAN hasierako pantaila eta punteatu Zerrendak.
2
Eduki ukituta ezabatu nahi duzun erreprodukzio zerrenda.
3
Punteatu Ezabatu.
4
Punteatu Ezabatu berriro, berresteko.
Ezingo duzu lehenetsitako erreprodukzio zerrenda ezabatu.