Erabili posta-elektronikoa
Mezu elektronikoak sortzeko eta bidaltzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu
Posta elektronikoa.
2
Posta kontu bat baino gehiago badarabilzkizu, punteatu pantailaren goialdean
dagoen eta hautau mezua bidali nahi duzun kontua eta, ondoren, punteatu .
3
Punteatu Hartzailea eta hasi hartzailearen helbidea idazten. Bat datozen emaitzak
zerrenda dinamikoan agertuko dira. Punteatu bat datorrena eta jarraitu helbide
elektroniko osoa idazten. Hartzaile gehiago gehitzeko, idatzi koma ( , ) bat edo
puntu eta koma ( ; ) bat eta hasi beste izen bat idazten. Hartzaileak ezabatzeko,
punteatu .
4
Kontaktuetan gordetako helbide elektroniko bat hautatzeko, punteatu ;
ondoren, bilatu eta markatu hartzailea eremuaren alboko kontrol laukia. Hartzaile
bat baino gehiago gehitzeko, markatu nahi dituzun hartzaileen kontrol laukiak.
Amaitutakoan, punteatu Eginda.
5
Punteatu Gaia eta idatzi mezu elektronikoaren gaia.
6
Fitxategia eransteko, punteatu . Hautatu fitxategi mota eta, gero, punteatu
erantsi nahi duzun fitxategia agertzen den zerrendan.
7
Mezuen eremuan, idatzi testuaren mezua.
8
Lehentasun maila zehazteko, sakatu ; ondoren punteatu Ezarri lehentasuna eta
hautatu aukera bat.
9
Cc/Bcc eremuak gehitzeko, sakatu eta punteatu Erakutsi Cc/Bcc.
10
Mezu elektronikoa bidaltzeko, punteatu .
Mezu elektronikoak jasotzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Posta kontu bat baino gehiago badarabilzkizu, punteatu pantailaren goialdean
dagoen eta hautatu berriro egiaztatu nahi duzun kontua. Kontu elektroniko
guztiak batera begiratu nahi badituzu, punteatu Ikuspegi konbinatua.
4
Mezu berriak deskargatzeko, ukitu .
Enpresako posta elektronikoko kontu bat konfiguratuta baduzu, egiaztatze frekuentzia
Automatikoa (Push) zehaztu dezakezu.
Mezu elektronikoak irakurtzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Posta kontu bat baino gehiago badarabilzkizu, punteatu pantailaren goialdean
dagoen eta hautatu berriro egiaztatu nahi duzun kontua. Kontu elektroniko
guztiak batera begiratu nahi badituzu, punteatu Ikuspegi konbinatua.
4
Posta elektronikoan, korritu gora edo behera eta punteatu irakurri nahi duzun
mezu elektronikoa.
53
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Posta elektronikoaren aurrebista panela erabiltzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu Posta
elektronikoa.
2
Posta elektronikoko kontu asko erabiltzen badituzu, punteatu eta hautatu
begiratu nahi duzun kontua. Kontu elektroniko guztiak batera begiratu nahi
badituzu, punteatu Ikuspegi konbinatua.
3
Eduki gailua horizontalki. Posta elektronikoaren aurrebista panela agertuko da.
4
Posta elektronikoaren sarrerako ontzian, korritu gora edo behera eta punteatu
irakurri nahi duzun mezu elektronikoa. Mezu elektronikoa aurrebista-panelean
irekitzen da. Posta elektronikoari buruzko informazio gehiago ikusteko, punteatu
beheranzko gezia igorlearen izenaren alboan. Gorputza testu eremuan, estutu bi
hatzekin batera edo aldendu bata bestetik, handitu edo txikitzeko.
5
Mezu elektronikoa pantaila osoko formatuan ikusteko, kolpatu zatitze barra (mezu
elektronikoen zerrendaren eta mezu elektronikoaren gorputzaren artean dagoena)
dagokion norabidean. Pantaila osoa formatuan, erabili ezkerrera eta eskuinera
geziak aurreko eta hurrengo mezua irakurtzeko.
6
Sarrerako ontziaren ikuspegira itzultzeko, punteatu zatitze barra dagokion
norabidean.
Aurrebista panela erabili aurretik, aktibatu aurrebista panelaren ezarpenetan.
Aurrebista panela ezkutatzeko, mantendu gailua bertikalki, edo aldatu aurrebista panelaren
ezarpena.
Aurrebista panelaren ezarpenak aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu
Posta elektronikoa.
2
Sakatu eta, ondoren, punteatu Ezarpenak.
3
Punteatu Orokorra > Aurrebista panela eta hautatu aukera bat.
Mezu elektroniko bateko eranskina ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Bilatu eta punteatu ikusi nahi duzun eranskina duen mezu elektronikoa.
Eranskindun mezu elektronikoak bidez identifika daitezke.
4
Mezu elektronikoa irekitakoan, punteatu eta punteatu Ireki.
Bidaltzaileen helbide elektronikoak kontaktuetan gordetzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Bilatu eta punteatu mezua posta elektronikoko sarrerako ontzian.
4
Punteatu bidaltzailearen izena eta punteatu Ados.
5
Hautatu lehendik dagoen kontaktu bat edo punteatu Sortu kontaktua.
6
Editatu kontaktuaren informazioa, nahi izanez gero, eta punteatu Eginda.
Mezu elektronikoei erantzuteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Posta elektronikoaren sarrerako ontzian, bilatu eta punteatu erantzun nahi diozun
mezua eta, ondoren, punteatu .
4
Punteatu Erantzun edo Erantzun guztiei.
5
Idatzi erantzuna eta punteatu .
Mezu elektronikoak birbidaltzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Posta elektronikoaren sarrerako ontzian, bilatu eta punteatu birbidali nahi duzun
mezua eta, ondoren, punteatu .
4
Punteatu Birbidali.
5
Punteatu Hartzailea eta sartu hartzailearen helbide elektronikoa ezkuz edo
punteatu hartzaile bat konktaktuetatik hautatzeko.
6
Idatzi mezuaren testua eta punteatu .
54
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Ezabatu mezu elektronikoak
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Posta elektronikoaren sarrerako ontzian, bilatu eta punteatu ezabatu nahi duzun
mezua eta, ondoren, punteatu .
4
Punteatu Ezabatu.
Mezu elektronikoak ordenatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Posta kontu bat baino gehiago badarabilzkizu, punteatu pantailaren goialdean
dagoen eta hautatu berriro egiaztatu nahi duzun kontua. Kontu elektroniko
guztiak batera begiratu nahi badituzu, punteatu Ikuspegi konbinatua.
4
Sakatu eta, ondoren, punteatu Ordenatu.
5
Hautatu antolatzeko aukera bat.
Mezu elektronikoak bilatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu Posta
elektronikoa.
2
Punteatu pantailaren goialdean eta hautatu bilatu nahi duzun kontua.
3
Punteatu .
4
Sartu bilatzeko testua eta punteatu teklatuko
.
5
Bilaketa emaitza dataren arabera ordenatutako zerrendan agertuko da. Punteatu
ireki nahi duzun posta elektronikoa.
Bilaketaren aukerak aldatzeko, punteatu eta hautatu beste aukera bat.
Karpeta guztiak posta elektronikoko kontu batetik ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu . Ondoren, bilatu eta punteatu Posta
elektronikoa.
2
Punteatu pantailaren goialdeko eta hautatu egiaztatu nahi duzun kontua eta
punteatu berriro eta hautatu Erakutsi karpetak kontu honetako karpeta guztiak
ikusteko.
Sarrerako ontzia egiaztatzeko maiztasuna aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Sakatu eta, ondoren, punteatu Ezarpenak.
4
Hautatu sarrerako ontzia egiaztatzeko maiztasuna aldatu nahi diozun kontua.
5
Punteatu Sarr. ontziaren maiztasuna eta hautatu aukera bat.
Bulegotik kanpo erantzun automatikoa Exchange Active Sync kontuan jartzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu
Posta elektronikoa.
2
Sakatu eta, ondoren, punteatu Ezarpenak.
3
Hautatu Bulegotik kanpo erantzun automatikoa ezarri nahi diozun EAS (Exchange
Active Sync) kontua.
4
Punteatu Bulegotik kanpo.
5
Punteatu Bulegotik kanpo alboko aukera, eremua aukerara aldatzeko.
6
Beharrezkoa bada, markatu Ezarri denbora tartea kontrol laukia eta ezarri
erantzun automatikoaren denbora tartea.
7
Sartu Bulegotik kanpo mezua gorputzaren testu eremuan.
8
Punteatu Ados berresteko.
55
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.