Sony Xperia L - TrackID teknologia

background image

TrackID teknologia

TrackID teknologia erabiliz musika identifikatzea

Erabili TrackID™ musika hautemateko zerbitzua inguruan entzuten dituzun abestiak

identifikatzeko. Grabatu abesti baten lagin labur bat eta artistari, izenburuari eta albumari

buruzko informazioa eskuratuko duzu segundo gutxi batzuren buruan. TrackID™

teknologiak identifikatutako pistak erosi ditzakezu eta TrackID zerrendak ikus ditzakezu

mundu guztiko TrackID erabiltzaileek zer bilatzen duten ikusteko. Emaitza hobeak

lortzeko, erabili TrackID™ teknologia leku lasai batean.

TrackID™ aplikazioa eta TrackID™ zerbitzua ez dira onartzen herrialde edo eskualde guztietan,

eta ez dira eremu guztietako sare eta zerbitzu hornitzaile guztiekin bateragarriak.

TrackID™ aplikazioa irekitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu TrackID™.

TrackID™ widgeta ere erabil dezakezu TrackID™ aplikazioa irekitzeko.

TrackID™ teknologia erabiliz musika identifikatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu

2

Bilatu eta punteatu TrackID™, eta jarri gailua musika datorren lekura begira.

3

Punteatu . TrackID™ zerbitzuak pista ezagutzen badu, emaitzak pantailan

azalduko dira.

TrackID™ aplikazioaren hasierako pantailara itzultzeko, sakatu

.

TrackID™ zerrendak ikusteko

Ireki TrackID™ aplikazioa eta punteatu Zerrendak. Zeure eskualdeko zerrenda

erakutsiko da.

TrackID™ teknologiaren emaitzak erabiltzea

Pistari buruzko informazioa azaltzen da TrackID™ aplikazioak pista bat ezagutzen

duenean. Pista erostea edo posta elektroniko, SMS edo sare sozial baten bidez

partekatzea hauta dezakezu. Pistaren artistari buruzko informazio gehiago ere eskura

dezakezu.

TrackID™ aplikazioak ezagututako pistak erosteko

1

TrackID™ aplikazioak pistaren bat ezagutzen duenean, punteatu Deskarga.

2

Jarraitu gailuko jarraibideak erosketa osatzeko.

Halaber, erosteko pista hauta dezakezu Historia edo Zerrendak fitxa irekita TrackID™

hasierako pantailatik.

Pistak partekatzeko

1

TrackID™ aplikazioak pistaren bat ezagutzen duenean, punteatu Partekatu, eta

hautatu partekatzeko metodoa

2

Jarraitu gailuko jarraibideak prozedura osatzeko.

Pista baten artistaren informazioa ikusteko

TrackID™ aplikazioak pistaren bat ezagutzen duenean, punteatu Artistaren info..

62

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Pista bat historiatik erreproduzitzeko

1

Ireki TrackID™ aplikazioa eta punteatu Historia.

2

Punteatu pistaren titulua eta punteatu Ezabatu.

3

Punteatu Bai berresteko.