SMSak eta MMSak erabiltzea
Gailutik SMSak bidal eta jaso ditzakezu SMS (Short Message Service) erabiliz. Zure
harpidetzan MMS (Multimedia Messaging Service) zerbitzua sartzen bada, multimedia
fitxategiak, adibidez, argazkiak eta bideoak, dituzten mezuak ere bidali eta jaso ahal
izango dituzu. SMS bakar batean bidal ditzakezun karaktere kopurua desberdina izango
da erabiltzen duzun operadorearen eta hizkuntzaren arabera. Karaktere muga gainditzen
baduzu, batera lotutako SMS guztiak SMS bakar gisa bidaliko da. Bidaltzen duzun SMS
bakoitzagatik kobratuko zaizu. Zure mezuak ikusten dituzunean, elkarrizketa gisa
agertuko zaizkizu, hau da, kontaktu bakoitzak bidalitako mezuak eta hari bidali
dizkiozunak taldekatuta agertuko dira.
MMSak bidaltzeko, MMS ezarpen zuzenak izan behar dituzu gailuan konfiguratuta. Ikusi
Internet eta mezularitza ezarpenak.
Sortu eta bidali mezuak
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu .
3
Punteatu , gero hautatu nahi duzun hartzailea kontaktuen zerrendan. Hartzailea
ez badator kontaktuen zerrendan, sartu kontaktuaren zenbakia eskuz eta
punteatu .
4
Hartzaileak gehitzen amaitutakoan, punteatu Eginda.
5
Punteatu Idatzi mezua eta idatzi mezuaren testua.
6
Multimedia fitxategi bat gehitu nahi baduzu, punteatu eta hautatu aukera bat.
7
Mezua bidaltzeko, punteatu Bidali.
Bidali aurretik mezutik irteten bazara, zirriborro gisa gordeko da. Elkarrizketa Zirriborroa:
hitzarekin etiketatuko da.
Irakurri eta jaso mezuak
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu nahi duzun elkarrizketa.
3
Mezua oraindik deskargatu ez bada, eduki punteatuta mezua eta, ondoren,
punteatu Deskargatu mezua.
Egoera barratik ere ireki ditzakezu mezuak,
agertzen denean. Arrastatu barra behera eta
punteatu mezua.
Erantzun mezuei
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu mezua duen elkarrizketa.
3
Idatzi erantzuna eta punteatu Bidali.
Birbidali mezuak
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu birbidali nahi duzun mezua duen elkarrizketa.
3
Eduki ukituta birbidali nahi duzun mezua eta, ondoren, punteatu Birbidali mezua.
4
Punteatu , gero hautatu hartzailea kontaktuen zerrendan. Hartzailea ez badator
kontaktuen zerrendan, sartu kontaktuaren zenbakia eskuz eta punteatu .
5
Hartzaileak gehitzen amaitutakoan, punteatu Eginda.
6
Editatu mezua eta sakatu Bidali beharrezkoa bada.
4. urratsean, Hartzailea ere punteatu eta hartzailearen zenbakia eskuz ere sar dezakezu.
Ezabatu mezuak
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu ezabatu nahi duzun mezua duen elkarrizketa.
3
Eduki ukituta ezabatu nahi duzun mezua eta, ondoren, punteatu Ezabatu mezua
> Ezabatu.
49
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Elkarrizketak ezabatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Sakatu eta punteatu Ezabatu elkarrizketak.
3
Markatu ezabatu nahi dituzun elkarrizketen kontrol laukiak eta, ondoren, punteatu
>Ezabatu.
Deitu mezuen bidaltzaileei
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu elkarrizketa bat.
3
Punteatu hartzailearen izena edo zenbakia pantailaren goialdean eta, ondoren,
hautatu hartzailearen izena edo zenbakia agertzen den zerrendatik.
4
Hartzailea kontaktuetan gordeta badago, punteatu deia egiteko erabili nahi duzun
zenbakia. Hartzailea kontaktuetan gordeta ez badago, punteatu .
Mezu batean jasotako fitxategiak gordetzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu ireki nahi duzun elkarrizketa.
3
Mezua oraindik deskargatu gabe badago, eduki punteatuta mezua eta, ondoren,
punteatu Deskargatu mezua.
4
Eduki ukituta gorde nahi duzun mezua eta, ondoren, hautatu nahi duzun aukera.
Mezu bati izarra jartzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu ireki nahi duzun elkarrizketa.
3
Izarra jarri nahi diozun mezuan, punteatu .
4
Mezu bati izarra kentzeko, punteatu .
Izardun mezuak ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Sakatu eta, ondoren, punteatu Mezu izardunak.
3
Izardun mezu guztiak zerrenda batean agertuko dira.
Mezuak bilatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Sakatu eta, ondoren, punteatu Bilatu.
3
Sartu bilatzeko gako hitzak eta punteatu egiaztatu botoia.