Sony Xperia L - Kokapen zerbitzuak eta iturburuak

background image

Kokapen zerbitzuak eta iturburuak

Erabili gailua non zauden jakiteko. Bi metodo edo iturburu daude: GPS sateliteak eta hari

gabeko sareak. Gutxi gorabeherako kokapena besterik behar ez baduzu, eta azkar nahi

baduzu, gaitu hari gabeko sarearen aukera (Wi-Fia eta sare mugikorrak). Kokapen

zehatzagoa behar baduzu eta zerua garbi-garbi ikusten baduzu, gaitu GPS sateliteak

aukera. Hari gabeko sareko konexioa ahula denean, bi aukerak gaitu beharko zenituzke

zure kokapena aurkitzen dela ziurtatzeko. Bi aukerak lehenespenez aktibatuta daude

kokapen zerbitzuak gaitzen dituzunean.

Sony enpresak ez du kokapen zerbitzuen zehaztasuna bermatzen, nabigazio zerbitzuak barne,

baina horietara soilik mugatu gabe.

Kokapen zerbitzuak gaitzeko

1

Arrastatu egoera barra behera eta, ondoren, punteatu .

2

Punteatu Kokapen zerbitzuak.

3

Arrastatu graduatzailea Atzitu nire kokapena aukeraren ondora, eskuinean.

4

Berresteko, punteatu birritan Onartu.

Kokapen zerbitzuak gehitzean, GPS sateliteak eta Google-ren kokapen zerbitzua (Wi-Fia eta

sare mugikorrak) gehitzen dira lehenespenez. Aukera horiek eskuz desgai ditzakezu.

Google aplikazioei zure kokapena atzitzeko baimena emateko

1

Arrastatu egoera barra behera eta, ondoren, punteatu .

2

Punteatu Google > Kokapen ezarpenak.

3

Arrastatu graduatzailea Utzi Google aplik. kokapena atzitzen aukeraren ondora,

eskuinean.

Google™ kontuan saioa hasi beharko duzu kokapen zerbitzuak erabiltzeko.