GPSa erabiltzea
Gailuak kokapena kalkulatzeko satelite seinaleak erabiltzen dituen GPS (kokatze sistema
globala) hartzailea du. Gailua GLONASS (nabigazio globalerako satelite sistema)
sistemarekin ere da bateragarria. Bi sistemak elkar osatzen eta ordezten dute,
beharrezkoa bada, kokapenaren zehaztasuna eta nabigazio esperientzia ezin hobea
ziurtatzeko. GPSa gaitzen duzunean, GLONASS sistema automatikoki gaitzen da.
GPS eta GLONASS hargailuak kokapena bilatzea eskatzen duten eginbideak erabiltzen
dituzunean, ziurtatu zeruaren ikuspegi garbia duzula.
GPSa gaitzea
1
Arrastatu egoera barra behera eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu Kokapen zerbitzuak.
3
Arrastatu graduatzailea Atzitu nire kokapena aukeraren ondora, eskuinean.
4
Punteatu Onartu berresteko.
GPSa gaitzen duzunean, GLONASS sistema automatikoki gaitzen da.
Errendimendu onena eskuratzea
GPSa erabiltzen duzun lehenengo aldian, 5-10 minutu igaro daitezke kokapena aurkitu
arte. Bilatzen laguntzeko, ziurtatu zerua garbi-garbi ikusten duzula. Egon geldi eta ez
estali GPS antena (irudian nabarmendutako eremua). GPS seinaleek hodeiak eta
plastikoa zeharka ditzakete, baina ezin dituzte objektu solidoagoak zeharkatu, besteak
beste, eraikinak eta mendiak. Minutu batzuk igaro eta zure kokapena aurkitu ez bada,
mugitu beste kokapen batetara.
106
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.