Zer da Android™?
Sony Xperia telefono adimendunak Android plataforman funtzionatzen du. Android
telefonoek ordenagailuak egiten dituen funtzio asko eta asko egin ditzakete, eta zure
eskakizunen arabera pertsonaliza ditzakezu. Adibidez, aplikazioak gehi eta ezaba
ditzakezu edo dagoeneko sortutako aplikazioak hobetu ditzakezu funtzionaltasuna
areagotzeko. Google Play™ zerbitzuan aplikazio eta joko sorta zabala deskarga
dezakezu, hazi eta hazi ari den bildumatik. Android™ telefonoko aplikazioak beste
aplikazio batzuekin eta erabiltzen dituzun lineako zerbitzuekin integra ditzakezu. Adibidez,
telefonoko kontaktuen babeskopia egin dezakezu, posta elektronikoko kontuetara eta
egutegira sar zaitezke leku bakar batetik, hitzorduen jarraipena egin dezakezu eta sare
sozialetan sar zaitezke.
Android™ telefonoak etengabe garatzen ari dira. Softwarearen bertsio berri bat
erabilgarri dagoenean eta telefonoak software berri hori onartzen badu, telefonoa
egunera dezakezu eginbide berriak eta azken hobekuntzak eskuratzeko.
Android™ telefonoak Google™ zerbitzuak aurrez kargatuta ditu. Emandako Google™
zerbitzuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko, Google™ kontu bat izan eta saioa hasi behar
duzu bertan, telefonoa lehen aldiz abiarazten duzunean. Interneterako sarbidea behar duzu
Android™ eginbide asko eta asko erabiltzeko.
Baliteke software argitalpen berriak telefono guztiekin bateragarriak ez izatea.