Sony Xperia L - Gailua eguneratzea

background image

Gailua eguneratzea

Eguneratu gailua software bertsio berrienera, funtzionamendu hobea eta azken

hobekuntzak eskuratzeko.

Gailuko eguneratze zentroa aplikazioa erabil dezakezu haririk gabeko eguneraketak

abiarazteko edo PC Companion aplikazioa erabil dezakezu ordenagailuan USB kable

bidezko konexioa erabilita eguneraketak abiarazteko. Haririk gabeko eguneraketak
eginez gero, mugikorraren sarea edo Wi-Fi

®

sarearen konexioa erabil dezakezu.

Eguneraketak egin aurretik, ziurtatu gailuko datuak gordetzen dituzula eta datu guztien

babeskopia egiten duzula.

Eguneraketak Eguneratze zentroa aplikazioarekin egiten dituzunean, datuen konexioa ezarriko

da eta litekeena da horregatik ordaindu behar izatea. Horrez gain, mugikorren sarean

eguneraketak egiteko aukera operadorearen araberakoa izango da. Informazio gehiago

lortzeko, jarri sare operadorearekin harremanetan.

Gailua hari gabe eguneratzea

Erabili Eguneratze zentroa aplikazioa gailua hari gabe eguneratzeko. Software

eguneratzeak eskuz deskarga ditzakezu edo Eguneratze zentroari baimena eman

diezaiokezu gailua automatikoki eguneratzeko, deskargak erabilgarri dauden bakoitzean.

Eguneratze automatikoa aktibatuta dagoenean, eguneratzea erabilgarri dagoen

bakoitzean jakinarazpen bat agertuko da egoera barran.

Eguneratze zentrotik software eguneratzeak eskuz deskargatzeko

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Update Center.

3

Hautatu erabili nahi duzun aplikazioa edo sistemaren eguneratzea eta punteatu

Deskargatu edo punteatu Eguneratu guztia aplikazio guztien eguneratzeak

deskargatzeko.

Aplikazioaren eguneratzeak automatikoki abiaraziko dira deskargatutakoan. Sistema

eguneratzerakoan, itxaron gailua berrabiarazi arte eta, ondoren, instalatu eguneratzea eskuz.

Baliteke datu konexioen kostuak sortzea, eguneratzeak sare mugikorraren bidez deskargatzen

duzunean.

Softwarearen eguneratze automatikoak aktibatzeko Eguneratze Zentroa

aplikazioarekin

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Update Center.

3

Sakatu “ eta punteatu Ezarpenak.

4

Markatu Baimendu eguneratze auto. kontrol laukia eta ondoren, punteatu

Onartu. Eguneratzeak automatikoki deskargatuko dira, erabilgarri egiten diren

ahala.

Baliteke datu konexioen kostuak sortzea, eguneratzeak sare mugikorraren bidez deskargatzen

duzunean.

Sistemaren eguneraketak instalatu

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Update Center.

3

Hautatu instalatu nahi duzun sistemaren eguneraketa, gero punteatu Instalatu.

Gailua USB kablea erabiliz eguneratzea

Eguneratze batzuk ez daude erabilgarri hari gabe deskargatzeko. Jakinarazpenak

agertuko dira egoera barran eguneratze horien berri emateko. Eguneratzeak deskargatu

eta abiarazteko, USB kablea eta PC Companion aplikazioa abiarazten duen ordenagailua

112

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

behar dituzu. Gailuan gordetako instalazio fitxategiak erabiliz instala dezakezu PC

Companion edo aplikazioa zuzenean deskarga dezakezu PC Companion helbidetik.

Gailutik PC Companion aplikazioa deskargatzeko

1

Konektatu gailua ordenagailura USB kablea erabiliz.

2

Eskatutakoan, jarraitu gailuko argibideak PC Companion aplikazioaren instalazioa

ordenagailuan abiarazteko.

PC Companion PC Companion helbidetik ere deskarga daiteke.

Software eguneratzeak USB kable bidezko konexioa erabiliz deskargatzeko

1

Instalatu PC Companion aplikazioa erabiltzen ari zaren ordenagailuan, oraindik

instalatu gabe badago.

2

Konektatu gailua ordenagailura USB kablea erabiliz.

3

Ordenagailua: Abiarazi PC Companion aplikazioa. Momentu bat igarotakoan, PC

Companion aplikazioak gailua hautematen du eta software berria bilatzen du.

4

Gailua: Egoera barran jakinarazpenak agertzen direnean, jarraitu pantailako

argibideak software eguneratzeak egiteko.

Gailua Apple® Mac® ordenagailua erabilita eguneratzeko

1

Instalatu Mac aplikaziorako Sony™ Bridge erabiltzen ari zaren Apple

®

Mac

®

ordenagailuan, dagoeneko instalatuta ez badago.

2

USB kablea erabilita, konektatu gailua Apple

®

Mac

®

ordenagailura.

3

Ordenagailua: Abiarazi Mac aplikaziorako Sony™ Bridge. Minutu batzuen ostean,

Mac-entzako Sony™ Bridge aplikazioak gailua detektatu eta gailurako software

berriak bilatuko ditu.

4

Ordenagailua: Softwarearen eguneratze berria detektatzen bada, elkarrizketa

leihoa zabalduko da. Jarraitu pantailako jarraibideak softwarearen eguneraketa

esanguratsuak egiteko.

Mac-erako Sony™ Bridge aplikazioa helbide honetatik deskarga daiteke: Bridge for mac.