Sony Xperia L - Smart Connect

background image

Smart Connect

Erabili Smart Connect aplikazioa osagarri bat konektatu edo deskonektatzen duzunean

gailuan zer gertatzen den zehazteko. Gailua eguneko ordu jakin batean ekintza jakin bat

edo ekintza multzo bat ezartzeko ere erabil dezakezu Smart Connect.
Adibidez, entzungailua konektatzen duzunean, gertaera bat sor dezakezu, gailuan

ekintza hauek abiarazteko:

Goizeko 7etatik 9etara, lanera zoazenean, "WALKMAN" aplikazioa abiaraziko da eta web

arakatzailea irekiko da egunkariarekin. Deiaren bolumena bibrazioan jarriko da.

Lanetik etxerako bueltan, FM irratia abiaraziko da eta oharren aplikazioa irekiko da

erosketa zerrenda erakutsiz.

Smart Connect aplikazioa abiarazteko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Smart Connect.

Smart Connect gertaera sortzeko

1

Abiarazi Smart Connection aplikazioa. Smart Connect lehen aldiz ireki baduzu,

punteatu Ados sarrerako pantaila ixteko.

2

Gertaerak fitxan, punteatu .

3

Jarri izena gertaerari eta punteatu Sortu.

4

Noiz ikuspegian, gehitu osagarri bat edo denbora tarte bat, edo bi gauzak.

5

Egin hau ikuspegian, gehitu zure gailuan gertatzea nahi duzuna.

6

Amaieran ikuspegian, gehitu osagarria deskonektatutakoan edo denbora tartea

amaitutakoan zure gailuan gertatzea nahi duzuna. Bi baldintza horiek ezarrita

badaude, ekintza osagarria deskonektatzen duzunean edo denbora tartea

amaitzen denean hasiko da.

7

Gertaera gordetzeko, sakatu .

Bluetooth® osagarri bat gehitzeko, lehenik zure gailuarekin parekatu behar duzu.

Smart Connect gertaerak editatzeko

1

Abiarazi Smart Connection aplikazioa.

2

Gertaerak fitxan, punteatu gertaera bat.

3

Gertaera desaktibatuta badago, arrastatu graduatzailea eskuinera.

4

Doitu ezarpenak nahi duzun bezala.

5

Gertaera gordetzeko, punteatu .

Oker dauden sarrerak ezabatzeko, eduki ukituta sarrera eta, ondoren, punteatu >

Ezabatu

gertaera eta punteatu Ezabatu berresteko.

Gailuak kudeatzea

Konexio adimendunaren aplikazioak osagarri adimendun multzoa kudeatzen du, horiek

gailura konektatu ahal izateko. Horren barne daude Sony-ren SmartTags, SmartWatch

eta Smart Wireless Headset pro. Konexio adimendunak beharrezko aplikazioak

deskargatzen ditu eta hirugarrenen aplikazioak ere bilatzen ditu, erabilgarri daudenean.

Aurretik konektatutako gailuak zerrenda batean agertzen dira, gailu bakoitzari buruzko

informazio gehiago lortu ahal izateko.

Parekatzeko eta osagarriak konektatzeko

1

Abiarazi Smart Connection aplikazioa. Smart Connect irekitzen duzun lehenengo

aldia bada, punteatu Ados aurkezpen pantaila ixteko.

2

Punteatu Gailuak eta, ondoren, punteatu .

3

Punteatu Ados gailuak bilatzen hasteko.

4

Bilaketa emaitzen zerrendan, punteatu gehitu nahi duzun gailuaren izena.

Konektatutako osagarrien ezarpenak doitzeko

1

Parekatu eta konektatu osagarria gailura.

2

Abiarazi Smart Connection aplikazioa.

3

Punteatu Gailuak eta punteatu konektatutako osagarriaren izena.

4

Doitu nahi dituzun ezarpenak.

102

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.