Sony Xperia L - Gailua ordenagailura konektatu

background image

Gailua ordenagailura konektatu

Konektatu gailua ordenagailura eta hasi argazkiak, musika eta fitxategi mota gehiago

transferitzen. USB kablea erabiltzea edo Bluetooth hari gabeko teknologia erabiltzea da

konektatzeko modu errazena.
USB kablea erabiliz gailua ordenagailura konektatzen duzunean, ordenagailuan PC

Companion aplikazioa instalatzeko eskatuko zaizu. PC Companion-ek ordenagailurako

98

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

aplikazio gehigarrietan sartzen laguntzen dizu, multimedia fitxategiak transferitu eta

antolatzeko, gailua eguneratzeko, gailuko edukia sinkronizatzeko eta abarrerako.

Baliteke copyrightarekin babestutako zenbait material transferitzeko gai ez izatea gailuaren eta

ordenagailuaren artean.

Edukia USB kablea erabiliz transferitzea eat kudeatzea

Erabili USB kable bidezko konexio bat ordenagailutik gailura, eta alderantziz, fitxategiak

erraz transferitzeko eta kudeatzeko. Bi gailuak konektatuta daudela, arrastatu eta edukia

utzi zure gailuaren eta ordenagailuaren artean, edo zure gailuaren barne memoriaren eta

SD txartelaren artean, ordenagailuko fitxategi exploratzailearen bitartez.
Musika, bideoak, argazkiak edo beste multimedia fitxategi mota bat transferitzen ari

bazara gailura, ordenagailuan Media Go™ aplikazioa erabiltzea da onena. Media Go™

aplikazioak multimedia-fitxategiak bihurtzen ditu, gailuan erabili ahal izan ditzazun.

USB kablea erabiliz gailuaren eta ordenagailuaren artean edukia transferitzeko

1

USB kablea erabiliz, konektatu gailua ordenagailu batera. Barneko biltegia

konektatu da agertuko da egoera barran.

2

Ordenagailua: Ireki Microsoft® Windows® Explorer idazmahaitik eta itxaron

gailuaren barneko memoria Microsoft® Windows® Explorer-en kanpoko disko

gisa azaldu arte.

3

Ordenagailua: Arrastatu eta jaregin nahi dituzun fitxategiak gailuaren eta

ordenagailuaren artean.

Edukia barne memoriaren eta SD txartelaren artean transferitzeko USB bitartez

1

Konektatu telefonoa ordenagailura USB kablea erabiliz. Barneko biltegia eta SD

txartela konektatu dira azalduko da zure telefonoaren pantailako egoera-barran.

2

Ordenagailua: Ireki Microsoft® Windows® Explorer idazmahaitik eta itxaron

telefonoaren barneko memoria eta zure SD txartela Microsoft® Windows®

Explorer-en kanpoko disko gisa azaldu arte.

3

Ordenagailua: Arrastatu eta askatu fitxategia telefonoaren barne memoriaren eta

SD txartelaren artean.

Fitxategiak barne biltegiratzetik zuzenean gailuko SD txartelera transferitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Biltegia > Transferitu datuak SD txartelera.

3

Markatu SD txartelera transferitu nahi dituzun fitxategi motak.

4

Punteatu Transferitu.

Transferentzia metodo zuzenak USB kablea ordenagailu batera konektatzea ez dela

beharrezkoa esan nahi du.

Fitxategiak Wi-Fi

®

sareen bidez Multimedia transferentzia modua

erabiliz transferitzeko

Gailuaren eta Multimedia transferentzia modua (MTP) onartzen duten gailuen artean
fitxategiak transferi ditzakezu, Wi-Fi

®

konexioa erabiliz. Konektatu aurretik, bi gailuak

bikotetu behar dituzu. Musika, bideoak, argazkiak edo bestelako multimedia-fitxategiak

transferitzen ari bazara gailuaren eta ordenagailuaren artean, ordenagailuan Media Go™

aplikazioa erabiltzea da onena. Media Go™ aplikazioak multimedia-fitxategiak bihurtzen

ditu, gailuan erabili ahal izan ditzazun.

Eginbide hori erabiltzeko, multimedia transferentzia onartzen duen Wi-Fi

®

gaitasuneko gailu

bat behar duzu, adibidez, Microsoft

®

Windows Vista

®

edo Windows

®

7 darabilen ordenagailu

bat.

99

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Bikotetu gailua haririk gabe ordenagailu batekin Multimedia transferentzia modua

erabiliz

1

Ziurtatu Multimedia transferentzia modua gaituta dagoela gailuan. Normalean,

lehenespenez gaituta dago.

2

Konektatu gailua ordenagailura USB kablea erabiliz.

3

Ordenagailua: Pantailan gailuaren izena agertzen denean, egin klik Sare-

-konfigurazioa aukeran eta jarraitu ordenagailua bikotetzeko argibideak.

4

Bikotetzea amaitutakoan, deskonektatu USB kablea bi gailuetatik.

Emandako argibideek ordenagailuan Windows

®

7 instalatuta badago eta ordenagailua sareko

kablearen bidez Wi-Fi

®

sarbide-puntu batera konektatuta badago soilik balio dute.

Konektatu bikotetutako gailuak Multimedia transferentzia moduan

1

Ziurtatu Multimedia transferentzia modua gaituta dagoela gailuan. Normalean,

lehenespenez gaituta dago.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Xperia™ > USB konexioak.

4

Punteatu konektatu nahi duzun bikotetutako gailua Gailu fidagarriak atalean.

5

Punteatu Konek..

Ziurtatu Wi-Fi

®

aktibatuta dagoela.

Haririk gabe multimedia transferitzeko moduan bikotetutako gailuak

deskonektatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Xperia™ > USB konexioak.

3

Punteatu deskonektatu nahi duzun bikotetutako gailua Gailu fidagarriak atalean.

4

Punteatu Deskonektatu.

Beste gailu batekin duzun bikotetzea kentzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Xperia™ > USB konexioak.

3

Punteatu kendu nahi duzun bikotetutako gailua.

4

Punteatu Ahaztu.

PC Companion

PC Companion zure gailutik eta gailura musika, bideoak eta argazkiak transferitzen

lagunduko dizuten eginbide eta zerbitzu osagarrietara sarbidea emango dizun

ordenagailuko aplikazioa da. Gainera, PC Companion erabil dezakezu gailua

eguneratzeko eta erabilgarri dagoen software berriena eskuratzeko. PC Companion

instalatzeko fitxategiak gailuan gordeko dira eta instalazioa gailutik abiaraziko da USB

kablearen bidez ordenagailura konektatzen duzunean.
PC Companion aplikazioa erabiltzeko, sistema eragile hauetakoren bat exekutatzen duen

eta Internetera konektatuta dagoen ordenagailu bat erabili behar duzu:

Microsoft® Windows® 7

Microsoft® Windows Vista®

Microsoft® Windows® XP (Service Pack 3 edo berriagoa)

PC Companion abiarazteko

1

Ziurtatu PC Companion ordenagailuan instalatuta duzula.

2

Ireki PC Companion aplikazioa ordenagailua eta, ondoren egin klik Abiarazi

aukeran erabili nahi duzun eginbidea irekitzeko.