Erabili bideokamera
Kamera tekla erabiliz bideoklipa grabatzeko
1
Aktibatu kamera.
2
Bideoklip bat grabatzen hasteko, sakatu kamera tekla.
3
Grabatzen gelditzeko, sakatu kamera tekla berriro.
Grabatu bideoklipa modu horizontalean, emaitza onena eskuratzeko.
Pantaila punteatuta bideoklipa grabatzeko
1
Aktibatu kamera.
2
Jarri kamera gauzari begira.
3
Punteatu grabatzen hasteko.
4
Punteatu grabatzen gelditzeko.
Grabatu bideoklipa modu horizontalean, emaitza onena eskuratzeko.
Grabatutako bideoak erreproduzitzeko
1
Aktibatu kamera.
2
Punteatu miniaturak pantailaren goi eskuinaldean.
3
Korritu ezkerrera edo eskuinera argazki eta bideo fitxategi guztiak arakatzeko.
Bideoek adierazlea dute.
4
Punteatu bideoa erreproduzitzeko.
5
Bideo bat erreproduzitzen uzteko, punteatu edo .
73
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Grabatutako bideoak ezabatzeko
1
Arakatu ezabatu nahi duzun bideoa.
2
Punteatu pantailako eremu huts bat agerrarazteko.
3
Punteatu .
4
Punteatu OK berresteko.
Bideokameraren ezarpenak erabiltzea
Bideokameraren ezarpenak doitzeko
1
Aktibatu kamera.
2
Punteatu ezarpen ikonoetako bat pantailan.
3
Ezarpen guztiak bistaratzeko, punteatu .
4
Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, egin aldaketak.
Pertsonalizatu bideokameraren ezarpenen panela
1
Bideo-kamera irekita dagoenean, ukitu ezarpen guztiak bistaratzeko.
2
Eduki ukituta mugitu nahi duzun ezarpena, gero arrastatu nahi duzun lekura.
Ezarpena ezarpenen paneletik kanpora arrastatzen baduzu, aldaketa bertan behera utziko da.
Bideokameraren ezarpenen ikuspegi orokorra
Eszenak
Erabili Eszenak aukera, aurrez programatutako eszenak erabiliz, kamera bizkor
konfiguratzeko egoera arruntetan. Kamerak hautatutako eszenara doitzeko hainbat
ezarpen zehazten ditu, ahalik eta bideorik onena aterako dela ziurtatzeko.
Desaktibatuta
Eszenak aplikazioa itzalita dago eta bideoak eskuz graba daitezke.
Nabarmentze leuna
Erabili atzealde suabeen aurrean bideoak grabatzeko.
Horizontala
Erabili paisaien bideoetarako. Urruneko objektuak fokatuko ditu kamerak.
Gau modua
Aktibatuta dagoenean, argi-sentsibilitatea handituko da. Erabili argi gutxiko lekuetan. Azkar mugitzen
diren objektuak dituzten bideoak lausotuta atera litezke. Eskua egonkor mantendu edo erabili euskarri
bat. Gau modua desaktibatu argi-baldintzak onak direnean bideoaren kalitatea hobetzeko.
Hondartza eta elurra
Erabili inguru argitsuetan esposizio gutxiko bideoak ekiditeko.
Kirolak
Erabili bizkor mugitzen diren objektuen bideoak grabatzeko. Esposizio denbora laburrak mugimenduek
eragindako lausotze efektua murrizten du.
Festa
Erabili argi-baldintza eskasetan, barrualdeko bideoak grabatzeko. Barruko hondoko argiak eta kandela
argiak hartzen ditu eszenak. Azkar mugitzen diren objektuak dituzten bideoak lausotuta atera litezke.
Eskua egonkor mantendu edo erabili euskarri bat.
Bideoaren bereizmena
Doitu bideoaren bereizmena hainbat formatutara doitzeko.
1280×720(16:9)
HD (High Definition; bereizmen handia) formatua 16:9 formatu ratioarekin. 1280×720 pixel.
864×480(9:5)
FWVGA formatua 9:5 formatu ratioarekin.
640×480(4:3)
74
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
VGA formatua 4:3 formatu ratioarekin.
320×240(4:3)
QVGA formatua 4:3 formatu ratioarekin.
176×144(11:9)
Erabili formatu hau MMS bidez lagunei bidal diezazkiekezun bideoak grabatzeko. Formatu
horretan grabatzeko denbora mugatua da, bideo fitxategiak MMS batean sartu ahal izateko.
Kameraren argia
Erabili bideoak grabatzeko argia, argi-baldintzak kaxkarrak direnean edo hondoko argi
bat dagoenean.
Aktibatuta
Desaktibatuta
Batzuetan bideoaren kalitatea hobea izan daiteke argirik gabe, baita argi gutxi dagoenean ere.
Tenporizadorea
Tenporizadorearekin bideo bat graba dezakezu gailuari eutsi gabe. Erabili taldeko
bideoak grabatzeko, bertan guztiak ager daitezen. Bideoak grabatzerakoan kamera
mugitzea saihesteko ere erabil dezakezu tenporizadorea.
Aktibatuta (10 s.)
Ezarri 10 segundoko atzerapena, kameraren pantaila punteatzen duzunetik bideoa grabatzen hasten
denera arte.
Aktibatuta (2 s.)
2 segundoko atzerapena egongo da kameraren pantaila ukitzen duzunetik bideoa grabatzen hasten den
arte.
Desaktibatuta
Kameraren tekla punteatu bezain laster hasiko da bideoa grabatzen.
Abiarazte bizkorra
Erabili abiarazte azkarraren ezarpenak blokeatutako pantailatik aurrealdeko kamera
abiarazteko. Gailuaren kamera lo moduan badago, sakatu kamera tekla.
Abiarazi eta atera argazkia
Kamera tekla sakatuta edukita, kamera lo modutik exekutatu bezain laster aterako du lehen argazkia.
Abiarazi bakarrik (argazki kamera)
Kameraren tekla sakatu eta sakatuta edukita, argazki kamera lo modutik abiaraziko da.
Abiarazi eta grabatu bideoa
Kameraren tekla sakatu eta sakatuta edukita, lehen bideoa bideo kamera lo modutik abiarazi orduko
ateratzen da.
Abiarazi bakarrik (bideokamera)
Kameraren tekla sakatu eta sakatuta edukita, bideo kamera lo modutik abiaraziko da.
Desaktibatuta
Fokatze modua
Bideoko zein zatik izan behar duten argien kontrolatzen du fokatze-ezarpenak.
Autofokatze jarraitua aktibatuta dagoenean, kamerak fokatzen jarraitzen du fokatze-
-marko zuriaren barruko eremua fokatuta ager dadin.
Fokatze bakar automatiko
Kamerak automatikoki fokatzen du hautatutako gaia. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.
Aurpegi detekzioa
Kamerak automatikoki hautematen ditu bost aurpegi eta marko zuriekin inguratzen ditu. Kamerak
automatikoki fokatzen du hurbilen dagoen aurpegia. Zein aurpegi fokatu ere hauta dezakezu pantaila
punteatuz. Kameraren pantaila punteatzean, marko berde bat agertuko da hautatu eta fokatu den
aurpegia erakusteko. Aurpegi hautematea ezin da erabili eszena mota guztietan. Fokatze automatiko
jarraitua aktibatuta dago.
75
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Esposizio balioa
Bideoko argi kopurua zehazteko aukera ematen dizu ezarpenak. Zenbat eta handiagoa balioa, orduan
eta argi gehiago izango du argazkiak.
Zurien balantzea
Zurien balantzea ezarpenak argi baldintzen arabera doitzen du koloreen balantzea.
Automatikoa
Doitu automatikoki koloreen balantzea argi baldintzetara.
Goria
Doitu koloreen balantzea argi baldintza beroetara, adibidez, bonbilla argiaren azpira.
Fluoreszentea
Doitu koloreen balantzea argitasun fluoreszentera.
Egun argia
Doitu koloreen balantzea kanpoko baldintza eguzkitsura.
Lainotua
Doitu koloreen balantzea zeru lainotuetara.
Neurketa
Funtzio honek automatikoki zehazten du esposizio orekatua, argazkian atera nahi duzun
irudian dagoen argi kopurua neurtuta.
Erdia
Doitu esposizioa irudiaren erdiko baldintzetara.
Normala
Kalkulatu esposizioa irudi osoko argi kopuruan oinarrituta.
Puntua
Doitu esposizioa atera nahi duzun irudiko zati txiki batera.
Irudi egonkortzailea
Bideo bat grabatzerakoan, gailua egonkor mantentzea zaila izan daiteke. Egonkortzaileak
eskuaren mugimendu txikiak konpentsatzen laguntzen du.
Geoetiketak
Etiketatu argazkiak non hartuak izan diren azaltzen duten xehetasunekin.
Aktibatuta
Geoetiketak aktibatuta daudenean, argazkiak ateratzean gutxi gorabeherako kokapen geografikoa
automatikoki gehitzen zaie. Geoetiketak erabiltzeko, Ezarpenak menuan kokapen-eginbideak gaitu
behar dituzu. Argazki bati geoetiketak gehitzeko, argazkia atera baino lehenago zehaztu behar da
kokapena. Kameraren pantailan agertzeak kokapena zehaztuta dagoela adierazten du. Gailua
kokapena bilatzen ari denean, agertuko da.
Desaktibatuta
Geoetiketak desaktibatuta daudenean, ezin duzu argazkiaren kokapena ikusi.
Mikrofonoa
Hautatu bideoak grabatzerakoan inguruko soinuak grabatzea nahi duzun.
Ukipen kaptura
Identifikatu fokatze eremu jakin bat, kameraren pantaila hatzarekin ukituta. Hatza altxa
bezain laster ateratzen da argazkia. Fokatzeko modua ukipen bidezko fokatzean ezarrita
dagoenean bakarrik dago erabilgarri.
Aktibatuta
Desaktibatuta
76
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Obturadorearen soinua
Aukeratu bideoa grabatzerakoan soinua aktibatzea edo desaktibatzea.
Datuen biltegiratzea
Datuak SD txartel eramangarri batean edo gailuaren barne biltegiratzean gordetzea
aukera dezakezu.
Barne biltegia
Argazkiak edo bideoak gailuaren memorian gordeko dira.
SD txartela
Argazkiak edo bideoak SD txartelean gordeko dira.
77
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.