Zerbitzuen eta eginbideen mugak
Erabiltzailearen gida honetan deskribatutako zerbitzu eta eginbide guztiak ez dira herrialde
guztietako sare eta zerbitzu-hornitzaile guztiekin bateragarriak. Hori GMS sareko Nazioarteko
Larrialdi Deietarako 112 zenbakiaren kasuan ere gerta daiteke. Jarri zure sareko
operadorearekin edo zerbitzu hornitzailearekin harremanetan zerbitzu edo eginbide jakin baten
erabilgarritasuna eta aplika dakizkiokeen tarifa gehigarriak ezagutzeko.
Gida honetan deskribatutako hainbat eginbide eta aplikazio erabiltzeko, litekeena da
Interneterako sarbidea behar izatea. Datu konexio karguak aplika daitezke telefonoaren
bidez Internetera konektatzeagatik. Informazio gehiago lortzeko, jarri hari gabeko zerbitzu
hornitzailearekin harremanetan.