Sony Xperia L - Lege-informazioa

background image

Lege-informazioa

Sony C2105/C2104/

Sony Mobile Communications AB konpainiak edo haren enpresa afiliatu batek argitaratu du, inolako bermerik gabe,

Erabiltzailearen gida hau. Akats tipografikoen, informazioaren zehaztasun faltaren, edo programaren zein osagarrien

hobekuntzen ondorioz Sony Mobile Communications ABk Erabiltzailearen gida honetan aldaketak egin beharko

balitu, horiek edonoiz eta jakinarazpenik gabe egiteko eskubidea du. Dena den, Erabiltzailearen gida honen

argitalpen berriagoetan gehituko dira aldaketak.
©Sony Mobile Communications AB, 2013.
Eskubide guztiak erreserbatuta.
Telefono mugikorrak eduki gehigarria, adibidez, dei tonuak, deskargatzeko, biltegiratzeko eta birbidaltzeko

gaitasuna du. Eduki horren erabilera hirugarrenek murritz edo debeka dezakete, eta murriztapen horiek copyright

lege aplikagarriei lotuta egon daitezke, baina horietara mugatu gabe. Zuk, eta ez Sonykonpainiak, izango duzu zure

telefonora deskargatzen edo handik birbidaltzen duzun edukiaren ardura osoa. Edozein eduki gehigarri erabili

aurretik, ziurtatu zilegi erabiltzera zoazela edo, bestela, erabilera hori egiteko baimenduta zaudela. Sony konpainiak

ez dizu ziurtatzen apartekoen edo hirugarrenen edukien zehaztasunik, osotasunik edo kalitaterik. Sony ez da inola

ere zure aparteko edukiaren edo hirugarrenen edukiaren erabilera okerraren arduradun izango.
Hirugarrenek eskainitako aplikazioak edo zerbitzuak aipa daitezke Erabiltzailearen gida honetan. Programa edo

zerbitzu horiek erabili ahal izateko, baliteke hirugarren hornitzailearen zerbitzuan erregistratu behar izatea, eta

programek eta zerbitzuek erabilera baldintza gehigarriak izan ditzakete. Hirugarrenen webguneetan edo

hirugarrenen webguneen bidez sartutako aplikazioak erabili aurretik, irakurri webgune horien erabilera baldintzak eta

pribatutasun gidalerro aplikagarriak. Sony konpainiak ez du ziurtatzen edo bermatzen hirugarrenek eskainitako

webguneen eta zerbitzuen erabilgarritasunik edo funtzionamendurik.
Kendu bateria, lege informazioa ikusteko, esaterako, CE marka.
Hemen aipaturiko produktu eta konpainia guztiak marka komertzialak edo dagozkien jabeen marka erregistratuak

dira. Hemen berariaz eman gabeko eskubideak erreserbatuta daude. Gainerako marka bakoitzak bere jabea du.
Informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu www.sonymobile.com.
Irudi guztiak lagungarriak dira soilik eta litekeena da egiazko telefonoaren itxura zehatza ez izatea.
Microsoft enpresaren jabetza intelektualaren legeekin babestuta dago produktu hau. Microsoft enpresaren

lizentziarik gabe, debekatuta dago teknologia hau produktu honetatik kanpo erabiltzea edo banatzea.
Edukiaren jabeek Windows Media eskubide digitalen kudeaketa teknologia (WMDRM) erabiltzen dute haien jabetza

intelektuala babesteko, copyright-ak barne. Gailu honek WMDRM softwarea erabiltzen du WMDRM bidez

babestutako edukia atzitzeko. WMDRM softwareak edukia babesten ez badu, eduki babestua erreproduzitzeko

edo kopiatzeko WMDRM erabiltzeko softwarearen gaitasuna baliogabetzea eska diezaiokete edukiaren jabeek

Microsoft-i. Baliogabetzeak ez dio babesik gabeko edukiari eragiten. Babestutako edukiaren lizentziak

deskargatzen dituzunean, onartzen duzu Microsoft-ek lizentzietan baliogabetze zerrendak gehi ditzakeela.

Edukiaren jabeek WMDRMaren bertsioa berritzea eska lezakete haien edukia atzitzeko. Bertsio berritzea baztertzen

baduzu, ezingo duzu bertsio berritzea eskatzen duen edukia atzitu.
Produktu honek MPEG-4 visual eta AVC patenteen lizentzia du erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako,

bezeroak hauek egin ditzan: (i) MPEG-4 visual estandarraren ("MPEG-4 video") edo AVC estandarraren ("AVC

video") arabera bideoa kodetu eta (ii) kontsumitzaile batek jarduera pertsonal eta ez komertzial batean kodetutako

MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu, edo MPEG-4 edo AVC bideoak hornitzeko MPEG LA lizentzia duen bideo

hornitzaile batengandik lortutako MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu. Ez da ez lizentziarik, ezta lizentzia

inpliziturik ere ematen beste edozein erabilerarako. Informazio gehigarria, barneko erabilerei eta erabilera

promozionalei eta komertzialei erlazionatutakoa barne, MPEG LA, L.L.C. konpainiarengandik eskura daiteke. Ikus

http://www.mpegla.com. MPEG Layer-3 audio deskodetze teknologiaren lizentzia Fraunhofer IIS and Thomson-ek

eman du.

122

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.