FM irratiari buruz
Gailuko FM irratiak beste edozein FM irratik bezala funtzionatzen du. FM irrati kateak
araka eta entzun ditzakezu, eta gogoko gisa gorde ditzakezu, adibidez. Irratia erabili
aurretik, haridun entzungailua konektatu behar diozu gailuari. Izan ere, entzungailuak
antena gisa funtzionatzen du. Gailu horietako bat konektatzean, nahi baduzu,
bozgorailura eraman dezakezu irratiaren soinua.
FM irratia irekitzen duzunean, kate erabilgarriak agertzen dira automatikoki. Kateak RDS
informazioa badu, katea entzuten hasi eta segundo gutxira bistaratuko da.
FM irratia abiarazteko
1
Konektatu entzungailua edo aurikularrak gailura.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu FM irratia . Kate erabilgarriak agertzen dira frekuentzia
bandan zehar mugitu ahala.
FM irratia abiarazten duzunean, kate erabilgarriak agertzen dira automatikoki. Kateak RDS
informazioa badu, katea entzuten hasi eta segundo gutxira bistaratzen da.
Irrati kate batetik bestera mugitzeko
•
Korritu hatza ezkerretik eskuinera frekuentzia bandan zehar.
•
Arrastatu sintonizazio diala eskuinera edo ezkerrera.
Irratiaren eskualdea hautatzeko
1
Irratia irekita dagoela, sakatu .
2
Punteatu Ezarri irrati eskualdea.
3
Hautatu aukera bat.
Ikustailea doitzeko
1
Irratia irekita dagoela, sakatu .
2
Punteatu Bistaratzailea.
3
Hautatu aukera bat.
FM irratiaren ikuspegi orokorra
1
Irratia pizteko eta itzaltzeko botoia
2
Ikusi menuko aukerak
3
Igo frekuentzia banda kate bat bilatzeko
4
Gordetako gogoko kate bat
5
Jaitsi frekuentzia banda kate bat bilatzeko
64
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
6
Sintonizatutako diala
7
Gorde edo kendu gogoko kateak
8
Sintonizatutako frekuentzia