Bideo edukia kudeatzea
Filmaren informazioa eskuz eskuratzeko
1
Egiaztatu gailuak datu konexio aktiboa duela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu Filmak.
3
Punteatu Nire bilduma fitxako Guztiak aukera informazioa lortu nahi duzun
fitxategiaren miniatura joateko.
4
Eduki ukituta bideoaren miniatura eta, ondoren, punteatu Bilatu informazioa.
5
Galdetuz gero, eman baimena gailuari bideoaren xehetasunak deskargatzeko datu
mugikorren konexioaren bidez.
6
Bilaketa eremuan, bilatu bideoaren gako hitzak eta, ondoren, punteatu teklatuko
Onartu tekla. Bat datozen guztiak zerrendan bistaratuko dira.
7
Hautatu bilaketa emaitza eta punteatu Eginda. Informazioa deskargatzen hasiko
da.
Ezarpenak ataleko Lortu bideoaren xehetasunak kontrol laukia markatuta, Gehitutako azken
bideoen informazioa automatikoki eskura dezakezu Filmak aplikazioa irekitzen den bakoitzean.
Baliteke datuak transmititzeagatiko kostuak aplikatzea.
Deskargatutako informazioa ez bada zuzena, bilatu berriro beste hitz batzuek erabilita.
Bideo bati buruzko informazioa ezabatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu Filmak.
2
Punteatu Nire bilduma fitxako Guztiak aukera editatu nahi duzun bideoa
arakatzeko.
3
Eduki ukituta bideoaren miniatura eta, ondoren, punteatu Garbitu informazioa.
Bideoak ezabatzeko
1
Hasierako pantailan, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu Filmak.
2
Punteatu Nire bilduma fitxako Guztiak aukera ezabatu nahi duzun bideoa
arakatzeko.
3
Eduki ukituta bideo miniatura eta, ondoren, punteatu Ezabatu agertzen den
zerrendatik.
4
Punteatu Ezabatu berriro, berresteko.