Sony Xperia L - Argazkiak eta bideoak ikustea

background image

Argazkiak eta bideoak ikustea

Erabili Irudiak fitxa eta Albuma aplikazioa kamerarekin ateratako argazkiak ikusi eta

bideoak erreproduzitzeko, edo gailuarekin gorde duzun antzerako edukia ikusteko.

Kronologikoki antolatutako sareta batean erakutsiko dira argazki eta bideo guztiak.

1

Ikusi argazkiak eta bideoak Irudiak fitxan

2

Ikusi argazkiak eta bideoak Nire albumak fitxan

3

Ikusi menuko aukerak

4

Taldean dauden elementuen data

5

Punteatu argazki edo bideo bat, hura ikusteko

6

Korritu gora edo behera edukia ikusteko

Argazkiak eta bideoak ikusteko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Albuma.

3

Punteatu argazki edo bideo bat hura ikusteko.

4

Korritu ezkerrera hurrengo argazkia edo bideoklipa ikusteko. Korritu eskuinera

aurreko argazkia edo bideoa ikusteko.

Pantailaren orientazioa automatikoki aldatzen ez bada gailua alde batera okertzen duzunean,

Ezarpenak > Pantaila atalean, markatu Biratu pantaila automatikoki kontrol laukia.

Miniaturen tamaina aldatzeko

Albumeko argazkien eta bideoen miniatura ikusten ari zarenean, aldendu hatz bat

bestetik handitzeko eta elkartu bi hatzak txikitzeko.

Argazkiak handitzeko edo txikitzeko

Argazki bat ikusten ari zarenean, aldendu hatz bat bestetik handitzeko eta elkartu bi

hatzak txikitzeko.

Argazkien aurkezpena ikusteko

1

Argazki bat ikusten ari zarenean, punteatu pantaila tresnen barra ikusteko, gero

punteatu > Aurkezpena albumeko argazki guztiak erreproduzitzen hasteko.

2

Punteatu argazki bat aurkezpena amaitzeko.

78

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Argazkien aurkezpena musikarekin ikusteko

1

Argazki bat ikusten ari zarela, punteatu pantaila tresna barrak bistaratzeko;

ondoren, punteatu > SensMe™ slideshow.

2

Hautatu diapositiban erabili nahi duzun musika eta gaia eta gero punteatu .

Album aplikazioak zure argazkiak aztertzen ditu eta SensMe™ aplikazioko musika

erabiltzen du argazki-aurkezpena erreproduzitzeko.

3

Erreproduzitzea eteteko, punteatu pantaila aginteak pantailan ikusteko eta

punteatu .

Bideoak erreproduzitzeko

1

Ireki Albumeko Argazkiak fitxa edo Nire albumak fitxa.

2

Sareta ikuspegia edo zerrenda ikuspegia erabiliz, kokatu ireki nahi duzun bideoa.

3

Punteatu bideoklipa erreproduzitzeko.

4

Ez bada erreprodukzio kontrolik erakusten, punteatu pantaila horiek erakusteko.

Kontrolak ezkutatzeko, punteatu pantaila berriro.

Pausatu bideoak

1

Bideo bat erreproduzitzen ari denean, sakatu pantaila kontrolak bistaratzeko.

2

Punteatu .

Aurreratu eta atzeratu bideoak

1

Bideo bat erreproduzitzen ari denean, sakatu pantaila kontrolak bistaratzeko.

2

Arrastatu progresio barraren markatzailea ezkerrera, birbobinatzeko; edo

eskuinera, azkar aurreratzeko.

Bideoen bolumena doitzeko

Sakatu bolumen tekla.